Disgrafia arazoak daudenean 3 motatako arazoak bereiz daitezke: alde batetik, badaude ikasleak naiz eta hitza ondo esan, hau ez dutenak zuzen idazten; beste alde batetik, badaude ikasleak hitza txarto esan eta hau txarto idazten dutenak; eta azkenik, hitza txarto esan eta ondo idazten dutenak. Laburbilduz, hitzak txarto idazterakoan esaten da disgrafia arazoak daudela. Kausak, fonologikoak izan daitezke, edo bestela lexiko edo ortografia arazoak izan daitezke. Hitz hauek idazterakoan, hitzaren sorkuntzan, honen antolaketan eta honek daukan arau gramatikalean sortzen da arazoa. Beste arazo bat, arazo motorea izan daiteke, ikusmena eta mugimenduaren artean dagoen gaitzen batengandik mugimendu finak egiteko arazoak ekarriko bailituzke, eta honetan, hitza produzitzeko arazoa.
Disgrafia daukaten ikasleek ez dute beste arazo psikologiko, sentsorial, emozional, edo sozialik. Arazo honen ezaugarrien artean hauek egongo lirateke: jarrera desegokia, materiala hartzeko modu desegokia (arkatzak, boligrafoak...), hauengan egiten den indar desegokia, eta idazterakoan arineketan aritzea edota oso motel aritzea. Grafismoaren aldetik ere, arazo batzuk aurki genitzake, adibidez, oso hizki handiak egiteko joera, hauek etzanda egiteko joera, forma desegokia egitekoa, hauen artean tarte handiegia edo oso batuak egitea, hizki ezagutezinak egitea, eta guzti honen ondorioz, testu ulertezina.
Arazo hau, 6-7 urteren inguruan antzemango litzateke, idazten ikasten duten momentutik aurrera egin beharreko garapenean ezintasunen bat ikusten denean. Diagnostikoa lehenago egitea ez litzateke aproposa izango, umearen garapenaren faseak kontuan hartu behar baitira.
Disortografia dagoenean, atzerapenen bat dagoen seinale da. Hau da, ortografian arazoak agertzen dira, normalean irakurtzeko gaitasunean gaitzen bat dagoelako. Disortografia arazoan bi maila bereiz daitezke, alde batetik disortografia txikia eta beste alde batetik, disortografia larria. Disortografia txikia denean, ikaslearen arau gramatikalen arreta faltagatik izan daiteke, askotan, artikuluen gabezia, pluraletan arazoak izatea edota ortografia akatsak izatea. Baina hau larria denean, ikasleak hitzak ez ditu jartzen edota hitz barruan hizkiak lekuz aldatzen ditu edo ez ditu jartzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario