Diskalkulia deritzogun arazoa, ikaskuntza prozesuan kalkulo eta zenbakikuntza sisteman gaitasunik agertzen ez denean ikusten da. Eskolaren testuinguruan zentratzen bagara, arazo hau, matematika arloan ikusten da, gehienbat, baina baita seinaleak irakurtzerakoan edota helbideak adierazterakoen ere, gainontzeko arlo guztietan garapen edukia emanez. Honen zergatia azaltzeko, kasu desberdinak egon daitezkeela kontuan izan behar da; Adibidez, irakurtzerako orduan edo idazterako orduan ere arazoak izatea, edota lateralitate arazoren bat edo bisualen bat izatea, eta ondorioz, matematiketan arazoak izatea. Arazo hau ez da oso ezaguna, orduan, askotan dislexia arazo moduan ere diagnostikatu izan da.
Berezitasun hauek dauzkate diskalkulia arazoak dituzten ikasleek, orduan hauei adi egon behar gara diagnosia ahalik eta arinen egin ahal izateko:
- Pertzeptzio arazoak edo arazo bisualak.
- Amnesia arazoak.
- Espazioan kokatzeko arazoak.
- Gorputz eskema egiteko arazoak.
- Irudiak eta hauen luzeerak eta zabalerak irudikatzeko arazoak.
- Distantzia eta tamaina irudikatzeko eta azaltzeko arazoak.
Sintoma hauek izango ditu diskalkulia arazoa duen ikasleak:
- Zenbakiak idazteko edota esateko zailtasunak eta ikurrak (+, -, x...) desberdintzeko arazoak.
- Zenbakien adierazpena ahazteko joera.
- Tablekin eta buruz egin beharreko kalkuluetan ezintasuna.
- Zientzia eta geometrian arazoak problema matematikoak daudenean hasiko dira.
- Bai bera eta baita objetuak espazioan kokatzeko arazoak.
- Kontzeptu abstraktuekin (denbora eta espazioa) arazoak.
- Eragiketen ordena gogoratzeko arazoa, baita hauek ordenean egiteko arazoa.
- Zenbakien diktaketa egiterakoan errore asko.
- Antsietate handia matematika irakasgaian eta ariketak egiteko momentuan.
- Behin eta berriz eta nagusitasuna heltzen denean hatzekin zenbatzea.
Arazo honen kausak argitzeko, hau sufritzen duten umeen azterketa egin izan da. Azterketek erakutsi duten arabera, kausa biologikoak edo genetikoak izan daitezke.2005ean egindako azterketa batek ikusi zuen, garunean kalkulu matematikoak edo zenbakizkoak dauden gunea "lokarturik" dagoela.
4 diskalkulia mota daude, honen arazo mailaren arabera zailkatuta:
- Lehen mailako diskalkulia: Garuneko gaitzen batekin lotuta dago eta kalkuluan agertzen dira zailtasunak.
- Bigarren mailako diskalkulia: Ikasle batek sinbolo numerikoak txarto erabiltzen dituenean, eta hauek gogoratzeko eta hauekin ariketak egiteko zailtasunak agertzen direnean ematen da. Hizkuntza zailtasunarekin, hausnartzeko zailtasunarekin eta espazioan kokatzeko arazoekin lotuta dago.
- Disametrikoa: Zenbakikuntza sistemaren ulermenaren ezintasunarekin lotuta dago, honi lotutako lexikoa ahazteko joerarekin lotuta dago, eta baita, gehiketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiteko zailtasunarekin ere.
- Espazio diskalkulia: Estruktura espazialaren arabera zenbakiak ordenean jartzeko zailtasunak agertzen direnean.
Nola egin dezakegu lan diskalkuliadun ikasleekin?
- Ariketa matematikoak egiteko behar beste denbora eman ikasleei, hauek ariketa ondo ikusi eta aztertu dezaten.
- Estrategia batzuk landu daitezke kalkulo mentala hobeto egiteko.
- Ariketa ozenki irakurtzeko eskatu, horrela, aditasuna mantenduko duelako.
- Problemak eguneroko bizitzarekin lotuta egonez gero, ikasleak hobeto ulertuko du ariketa.
- Ariketa orrian ariketa hori bakarrik agertzea komeni da, bestela, beste ariketekin nahastuko da.
- Azterketa egiterako orduan, irakaslearen laguntza izan dezala ariketak ulertzeko eta hauetan ordena azpimarratzeko.
- Pazientzia eduki behar da, baina ez zaio penaz tratatu behar. Beste ikasleei moduan tratatu behar zaio.
Bideo honetan, diskalkuliadun ikasleekin erabili daitezkeen material didaktikoak aurkitu daitezke. Ikus daitekeenez, jokoen bidezko metodologia bat da, ikasleak motibatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario