Ikasle guztiak berdinak ez direla kontuan hartuta, irakasleak ezin pentsa dezake talde homogeneo bat duela. Ikasle bakoitzak bere berezitasunak dituela jakin behar du irakasleak, eta berezitasun hauek aztertu behar ditu. Baliteke, ikasle hauen artean, ikaskuntzan arazoren bat duen ikasleren bat edo batzuk izatea, orduan, adi egon behar da hauek arin diagnostikatzeko eta laguntza emateko.
Zer egin dezake irakasleak horrelako ikasle batekin topo egiten badu?
Lehenik eta behin, daukan arazoari buruzko informazioa bilatu beharko du, arazoak zertan datzan eta zein berezitasun dituen jakiteko. Honekin batera, eskura dituen baliabideak eta estrategiak antolatu beharko ditu ikasle honi eskeini ahal izateko. Arazoaren nondik norakoak aztertu eta gero, ikaslearen motibazioak, gustoko gauzak eta interesa pizten dizkion gauzak aztertzera pasatuko gara. Eskeinitako baliabideak bide honetatik eramanda ikaslea pozik egongo da proposatutako ariketekin. Hala ere, irakasleak bakarrik ezin dio arazo honi konponbidea eman, orduan, profesionaletara jo beharko du informazio gehiagoren bila, eta agian, irakats metodo desberdinen bila ere bai.
Irakats metodoen artean, hona hemen aholku batzuk:
- Ariketak luzeak badira, hauek zatitu beste ariketa laburragoetan., eta azalpenak idatziz eta ahoz eman.
- Ariketa hauek burutzeko denbora gehiago eman.
- Irakurketa arazoak dituzten ikasleei aholkatu grabaziozko testuak entzuten.
- Entzute arazoak baldin baditu, utziozu alboan daukan ikaslearen notak kopiatzen edota gelan grabagailua erabiltzen.
- Idazteko arazoak dituen ikasleari utziozu ordenagailu berezia erabiltzen, ortografia akatsak zuzentzeko zuzentzailea daukana, edota ahotsa ezagutzeko programa daukana.
- Erakutsiozu bere kabuz antolatzen baita ikaste teknika desberdinak ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario