Umearen garapenaren fase desberdinen artean, honek egoera desberdinetan portaera egokia izatea dago, baita bere adineko bai beste adin txikiagoko edo nagusiagoko pertsonekin elkar ekintzetan egontea ere. Garapen hau egokia izanez gero, autoestimua ere hobeagoa izango du eta osasun mentala ere hobea izango du. Orokorrean, umearen garapena harmonikoa izan ohi da, paralelotasun bat agertzen bait da honen garapenean. Ondorioz, ingurugirora hobeto moldatzeko aukera ematen dio honek, eta horrela bere portaera ere iragarri daiteke.
Hala ere, ez da beti horrela gertatzen. Ume asko daude hauen garapena ez dena harmonikoa, honek kognizioan eta portaeran eragiten duelarik eta garapen desorekatua duten umeak izanik. Aurrerago ikusi bezala, desoreka hau garapenean eman beharreko aurrerapausoa eman ez denean geratzen da. Desoreka hauek ez dira ematen umearen adimen faltagatik, ezta atzerapen mentalik dutelako, ezta ere gabezia sentsoriala dutelako. Desoreka hauen kausak askotan ez daude aurkituak, aldagai desberdinak izan ditzaketelako. Arazo hauek dauzkaten umeek ere desberdin sufritzen dute, arazo mailaren arabera berezitasun batzuk edo beste batzuk baitituzte.
Goian esandakoaren haria jarraituz, garapen desorekatua duten umeek sarritan portaera desegokia erakusten dute. Gure errealitatean geroz eta kasu gehiago ematen dira, portaera txarrak ikusten direnak. Honek ardura handia sortu du hezkuntza komunitatean. Portaera desegoki hau normalean ez da ematen umeak honela nahi duelako. Barruko indar bat da, umeak ez daki hau nola eraman eta modu desegokian kanporatzen du. Arazo hauek sozialak, familiartekoak, biologikoak, psikologikoak edota pedagogikoak izan daitezke. Honen zergatia aztertu behar da, diagnosi bat egin, bere portaeraren bitartez umeak zerbait komunikatu nahi digulako.
Irakasleok ekintza hauek ematen direnean esku hartu beharko genuke:
- Ikaslea arriskuren baten jartzen denean.
- Umearen psikologiarentzat kaltegarria izan daitekeenean, baita gainontzekoentzat ere.
- Gehiegizko asaldura sortzen denean, kontrolaren galtzea edota kaosa.
- Eskola programa behin eta berriz zapuzten duenean eta hau jarraitzea ezinezkoa denean.
- Bere eta gainontzeko ikasleen eskola materiala edo gauzak apurtzen dituenean.
- Ikasle taldean ezkortasuna sortzen duenean.
- Eskola barruan edota kanpoan borroka sortzen duenean.
- Bere burua kontrolatzeko gai ez denean haserre dagoenean.
- Mehatxuak esaten dituenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario