Blog honi amaiera ematearren bideo hau erakustea gustatuko litzaidake. Hemen, nahiz eta dislexian bakarrik zentratu, lan honetan aipatutako gainontzeko ikaskuntza arazoetan ere baliagarria izan daiteke. Lan hau eginda gero arazo hauen exintentziaz ohartu naiz, eta irakasle bezala hauek aurreikustea zeinen garrantzitsua den azpimarratu nahiko nuke. Ikasle askoren mugak hautsi ditzakegu eta hauei etorkizun aberasgarriago bat eman.
Gure esku dago baita beti metodologia berdina guztientzat erabili, edo metodologia desberdina erabili egoera desberdinetan eta ikasle desberdinekin. Honen arabera ere, gure lana gure ikasleentzat emankorragoa izango da ala ez.
http://www.dailymotion.com/video/xkfm9i_dislexia-podemos-ensenarle-como-el-aprende_webcam - tik ateratakoo bideoa
Ikasle guztiak berdinak ez direla kontuan hartuta, irakasleak ezin pentsa dezake talde homogeneo bat duela. Ikasle bakoitzak bere berezitasunak dituela jakin behar du irakasleak, eta berezitasun hauek aztertu behar ditu. Baliteke, ikasle hauen artean, ikaskuntzan arazoren bat duen ikasleren bat edo batzuk izatea, orduan, adi egon behar da hauek arin diagnostikatzeko eta laguntza emateko.
Zer egin dezake irakasleak horrelako ikasle batekin topo egiten badu?
Lehenik eta behin, daukan arazoari buruzko informazioa bilatu beharko du, arazoak zertan datzan eta zein berezitasun dituen jakiteko. Honekin batera, eskura dituen baliabideak eta estrategiak antolatu beharko ditu ikasle honi eskeini ahal izateko. Arazoaren nondik norakoak aztertu eta gero, ikaslearen motibazioak, gustoko gauzak eta interesa pizten dizkion gauzak aztertzera pasatuko gara. Eskeinitako baliabideak bide honetatik eramanda ikaslea pozik egongo da proposatutako ariketekin. Hala ere, irakasleak bakarrik ezin dio arazo honi konponbidea eman, orduan, profesionaletara jo beharko du informazio gehiagoren bila, eta agian, irakats metodo desberdinen bila ere bai.
Irakats metodoen artean, hona hemen aholku batzuk:
Ariketak luzeak badira, hauek zatitu beste ariketa laburragoetan., eta azalpenak idatziz eta ahoz eman.
Ariketa hauek burutzeko denbora gehiago eman.
Irakurketa arazoak dituzten ikasleei aholkatu grabaziozko testuak entzuten.
Entzute arazoak baldin baditu, utziozu alboan daukan ikaslearen notak kopiatzen edota gelan grabagailua erabiltzen.
Idazteko arazoak dituen ikasleari utziozu ordenagailu berezia erabiltzen, ortografia akatsak zuzentzeko zuzentzailea daukana, edota ahotsa ezagutzeko programa daukana.
Erakutsiozu bere kabuz antolatzen baita ikaste teknika desberdinak ere.
Umearen garapenaren fase desberdinen artean, honek egoera desberdinetan portaera egokia izatea dago, baita bere adineko bai beste adin txikiagoko edo nagusiagoko pertsonekin elkar ekintzetan egontea ere. Garapen hau egokia izanez gero, autoestimua ere hobeagoa izango du eta osasun mentala ere hobea izango du. Orokorrean, umearen garapena harmonikoa izan ohi da, paralelotasun bat agertzen bait da honen garapenean. Ondorioz, ingurugirora hobeto moldatzeko aukera ematen dio honek, eta horrela bere portaera ere iragarri daiteke.
Hala ere, ez da beti horrela gertatzen. Ume asko daude hauen garapena ez dena harmonikoa, honek kognizioan eta portaeran eragiten duelarik eta garapen desorekatua duten umeak izanik. Aurrerago ikusi bezala, desoreka hau garapenean eman beharreko aurrerapausoa eman ez denean geratzen da. Desoreka hauek ez dira ematen umearen adimen faltagatik, ezta atzerapen mentalik dutelako, ezta ere gabezia sentsoriala dutelako. Desoreka hauen kausak askotan ez daude aurkituak, aldagai desberdinak izan ditzaketelako. Arazo hauek dauzkaten umeek ere desberdin sufritzen dute, arazo mailaren arabera berezitasun batzuk edo beste batzuk baitituzte.
Goian esandakoaren haria jarraituz, garapen desorekatua duten umeek sarritan portaera desegokia erakusten dute. Gure errealitatean geroz eta kasu gehiago ematen dira, portaera txarrak ikusten direnak. Honek ardura handia sortu du hezkuntza komunitatean. Portaera desegoki hau normalean ez da ematen umeak honela nahi duelako. Barruko indar bat da, umeak ez daki hau nola eraman eta modu desegokian kanporatzen du. Arazo hauek sozialak, familiartekoak, biologikoak, psikologikoak edota pedagogikoak izan daitezke. Honen zergatia aztertu behar da, diagnosi bat egin, bere portaeraren bitartez umeak zerbait komunikatu nahi digulako.
Irakasleok ekintza hauek ematen direnean esku hartu beharko genuke:
Ikaslea arriskuren baten jartzen denean.
Umearen psikologiarentzat kaltegarria izan daitekeenean, baita gainontzekoentzat ere.
Gehiegizko asaldura sortzen denean, kontrolaren galtzea edota kaosa.
Eskola programa behin eta berriz zapuzten duenean eta hau jarraitzea ezinezkoa denean.
Bere eta gainontzeko ikasleen eskola materiala edo gauzak apurtzen dituenean.
Ikasle taldean ezkortasuna sortzen duenean.
Eskola barruan edota kanpoan borroka sortzen duenean.
Bere burua kontrolatzeko gai ez denean haserre dagoenean.
Mehatxuak esaten dituenean.
Hau gertatzen denean, umeak terapia beharra duen seinale da, psikologo edo psikopedagogo baten laguntzaz, esan bezala, barruan duen desoreka atera beharra dagoelako.
Talentu aparteko umeak direnek, adimen maila handia dute, beraien garaiko umeekin konparatuz gero. Hauen adimen-konzientea 130 punto baino altuagoa da, normalean 100 puntu direlarik, David Wechsler-en eskalan. Ume hauek, adimen anitzeko teoria jarraikiz, adimeneko esparru guztietan edo ia gehienetan garapen handia dute, gainera, sormen handia dute eta izaera ere bereizgarria izaten dute. Honen kausa herentzia dela esaten dute aztertzaile batzuk, X kromosomaren herentziaz.
Orokorrean, nahiz eta talentu aparteko ume guztietan agertu ez, hauek lirateke talentu aparteko umeengan ikusi diren berezitasunak:
Gelako gainontzeko ikasleek baino ezagutza sakonagoa eta zabalagoa dute, eta ezagutza hau oso modu bizkorrean barneratzen dute.Ikasteko estrategien erabilera ere oso erraz barneratzen dute, oso arin irakurtzen dute eta memoria oso ona dute.
Ikasitakoa testuinguru desberdinetan erabiltzeko erraztasuna dute eta antolatzeko gaitasun handia dute.
Beharrezko informazioa barneratzeko erraztasuna dute eta momenturo beraien garapena autoebaluatzeko ohitura dute.
Erronkak aurrera eramateko jakin-nahia izaten dute, eta ariketa hori amaitu arte ez dira lasai gelditzen. Alderantziz, ariketa errazak eta errepikakorrak egiterakoan aspertzen dira.
Normalean, oso arin hasten dira hizketan, hiztegi landua erabiliz eta esaldiak ere landuak eginez. Helduen hizkuntza ulertzeko gaitasun handia erakusten dute, ondorioz, beraien hiztegia ere sakontzen dute.
Metaforak eta analogiak erabiltzen dituzte asmatutako istorio eta abestietan, ironia ere ondo erabiltzen dakitelarik. Sortzeko ahalmen izugarria dute, fantasia asko agertuz beraien sorkuntzetan.
Beraien usteak malguak dira, eta arazoei konponbide desberdinak emateko gai dira.
Gainontzeko pertsonenganako sentzibilitate handia dute, eta oso enpatikoak dira. Pertsonen egoera pertsonala ulertzeko gaitasuna ere handia dute, eta arazoren bat egonez gero, arazo horren zergatia intuitzeko gaitasuna dute.
Oso arin ikasten dute arauak dituzten jokoetara jokatzen. Honez gain, erregela berriak asmatzeko eta hauekin jolasteko gaitasuna dute.
Lider naturalak izaten dira talde batean, erantzukizun handia hartzen dute beregain gauzak ondo egiteko eta elkar eraginetan ere erraztasun handia izaten dute.
Moralarekiko eta justiziarekiko sentzu zabala dute, autokontzeptua ere oso arin garatzen dute, eta ondorioz, besteekiko desberdinak direla antzeman egiten dute.
Perfekzioa lortzeko ohitura erakusten dute eta bere buruari helburu zailak lortzea exijitzen die.
Ume hauen garapena asinkronikoa izan ohi da, hau da, adimenak garapen arinagoa du, handitze fisikoak baino. Gainera, garapen kognitiboa eta garapen emozionala ere momentu desberdinetan garatzen dira. Ume hauek, mundua beste modu batera ikusten dute, ondorioz, gatazka sozialak eta akademikoak izan ditzakete.
Ikasleek talentu aparta izatea ez da berez ikaskuntza arazo bat, hala ere, kontu handiz tratatu behar da, arazoak ekiditeko. Hauek daukaten arazoa da, ez dutela beharrezko estimulo intelektualik jasotzen eskolan. Honen kausa bat izan liteke irakasleek lan handiegia dutela gainontzeko ikasleekin hauei denbora gutxiago eskeiniz, eta baita ez dutela hauek motibatzeko eta hauei irakasteko baliabide edo formaziorik. Motibazio falta honengatik eta gelan aspertu egiten direlako, lehen arazo ez zen talentu hau arazo bihur daiteke. Hori dela eta, ume hauek eskola porrota izatea ez da hain arraroa. Beste arazoetako bat hauen perfekziorako ohitura izan daiteke. Ondo eginda dagoena hobetzeko obsesioa, honek lanak garaiz ez entregatzera eramaten du, edo zerbait amaitutzat ematen dutenean ez daude kontent egindako lanarekin. Hartu-eman sozialetan ere arazoak izan ditzakete, hasteko mundua desberdin ikusten dutelako, eta horrek borrokak izatera eraman ahal duelako, hau kontrolatzen ez bada. Gainera, behin eta berriro besteek esandakoa zuzentzeko joera dute, eta hori jendearentzat atsegina ez dela ulertzen ez badute ere, arazoak izan ditzakete.
Hemen, talentu aparteko umeen inguruko garapenaren taula bat agertzen zaigu, ezaugarriekin.
Bideo honetan 12 urteko mutil bat daukagu. Mutil honek Bigarren Hezkuntzako ikasketak amaituak ditu, eta bere ama-hizkuntzaz gainera, beste hizkuntza batzuk ere ikasiak dauzka:
Orain arte, ikasle bat lotsatia izatea ez da azterketarako kausa izan, ez baita arazo larri moduan ikusi. Beti uste berdina izan da, hau da, adinaren arabera lotsa pasatuko zaiola, eta ez dela tratatu beharreko arazoa. Ume lotsatia, lotsatia ez den beste batekin konparatuz gero, hauek lasaiagoak izaten dira, hitz gutxikoak, beldurtiak, besteekin elkarrizketak ekiditen dituena, ez duena arazorik sortzen, orduan, ez du laguntza profesionalik behar. Hala ere, ume hauetan gertatzen ari dena hau da; ez dira gai daukaten beldurrak, arazoak, galderak... kanporatzeko, guztia barruan gordetzen dutelarik. Hala ere, denbora labur batetik aurrera ikusi izan da lotsa uste izan den baino arazo larriagoa dela; honek beldurra, antsietate egoerak, depresioa... ekarri litzakeelarik. Gaur egun, inork ez du dudan jartzen arazo hau ere profesionalen bidez tratatu behar dela, etorkizunean muga pertsonal, familiar edota akademikoak izan nahi ez badira.
Ume lotsatiek gizarteratzeko arazoak izaten dituzte. Haur eskolatik hasita heldutasunera arte, gizarteratze prozesuan parte hartu beharko luke gizakiak, eta hau gertatzeko beharrezko herramintak garatzen ez badira, muga askorekin aurkituko da etorkizunean.
Ikaslea lotsatia dela erakusten diguten sintoma batzuk:
Besteekin elkar eragiteko beldurra edo gabezia: Bere gelakoekin, eta askotan nagusiekin elkar eragiteko zailtasunak edo gabeziak erakusten dituzte.Ez dute gelan parte hartzen, ezta galdetzen ere, eta dinamiketan parte hartzeko ez dute lehen pausua ematen. Talde baten menpean daude, asertibitate gutxiko ikasleak dira eta segurtasun eza erakusten dute askotan.
Portaera beldurtiak edo antsietatezkoak: Norbaiten aurrean, adin berekoa edo ez, aurpegia eman behar duten egoeretan beldur eta antsietate sentimenduak datorzkie; adibidez, gelan ozen irakurri, arbelean ariketaren bat egin, gelako ariketak zuzendu... Honen ondorioz, dardara, izerdia, gorritzea, totelka hitz egitea... datoz. Honen gainean ikasleak autokontrolatzen ikasten ez badu, sentimendu hauek eragiten dizkion egoera asko ekidin egingo ditu, eta hor hasiko dira bere muga akademikoak adibidez.
Bere autoestimuari buruzko arazoak: Ume lotsatia sufritzen ari den umea da, eta honek arazo afektiboetara eraman dezake hau, autoestimu bajua, gutxietsi egingo du bere burua eta honek defentsa gabe utziko du depresio uneak gainditzeko.
Ikasleak sufritzen duen lotsaren mailaren arabera, lotsa txikia edo grabeagoa den lotsa egon litezke. Lotsa txikia denean, umeak horrekin bizitzeko ahalmena izango du, eta nahiz eta batzuetan txarto pasa, denborarekin eta laguntzarekin horren kontrola hartzen ikasiko du. Hala ere, arazoa haratago badoa, arazo honi ez zaio lotsa deituko fobia soziala baizik.
Nola lagundu diezaiokegu ikasle lotsati bati?
Bere lotsaren zergatia aztertu behar dugu.
Egoera berrien aurrean ez dugu ikaslea behartuko.
Ez dugu ikaslea barregarri utziko gelan, ez dugu desberdina dela adieraziko eta ez dugu beste ikasle batzuekin konparatuko.
Ikasleak gure laguntza baduela sentitu behar du, baita bere arazoa zein den badakigula ere.
Konfiantza eta berak behar duen denbora emango diogu. Motibatu egin beharko dugu egoera berrien aurrean.
Arazoa naturaltasun osoz tratatuko dugu.
Lagunak lehenago egiteko egoerak sortuko ditugu gelan.
Hizkuntza arazoetaz hitz egiten dugunean, bi mota aurki ditzakegu; alde batetik ikasleak mezuren bat adierazteko orduan hau adierazteko arazoak edo ezintasuna (adierazpen arazoa) eta beste alde batetik, besteek esandakoa hauentzat ulergaitza izatea (hartze arazoa). Ikasle batzuek arazo bat edo bestea izan dezakete, baina badaude bi arazo hauek dituztenak ere.
Hizkuntza modu naturalean garatzen hasten den ezaugarri bat da, eta hori honela izateko, umeak hizkuntza hau entzun, ulertu, ikusi eta gogoratu egin behar du. Proto hizkuntza deritzoguna hizkuntza baino lehenago sortzen den umeen berariazko hizkuntza da, non, umeek soinuak ateratzen dituzten, hitz egiten baleude bezala. Hala ere, kasu batzuetan hau ez da gertatzen, azterketen arabera, 20 umetik 1ek ezintasunak ditu honetarako.
Hartze arazoak daudenean, 4 urtetik aurrera hautematen da hauek daudela, eta kausak ez daude argi. Arazoa bikoitza denean (hartzea eta adieraztea) garuneko lesioren bat egon daitekeen seinale da. Askotan, garapen arazoak dituzten umeetan agertzen dira hizkuntza arloan arazoak, adibidez, autistak diren umeetan eta hipoakusia duten umeetan. Hizkuntza arazoaren kausa beste bat ere izan liteke, nerbio sistemarekin lotura duena eta afasia deritzona. Arazo hauek dituzten umeek ez dute zertan adimen arazorik izan behar.
Nola hauteman dezakegu ume edo ikasle batek hizkuntza arazoak dituela? Ondorengo zerrendan agertuko diren sintomak erakutsiko ditu, batzuetan hauetako bat, edo batzuk izan daitezkeelarik:
Hartze arazoak dituzte umeek honako sintoma hauek izan ditzakete:
Besteek esandakoa ulertzeko zailtasunak.
Adierazpenak jarraitzeko ezintasuna.
Pentsatzen ari dena antolatzeko zailtasunak.
Adierazpen arazoak dituzten umeek honako sintoma hauek izan ditzakete:
Egindako esaldietan hitzak batzeko zailtasunak izatea, esaldi oso sinpleak egitea eta hitzen ordena egokia ez izatea.
Zerbait adierazterakoan askotan beharrezko hitzak esateko zailtasunak eta "e,e,e..." bezalako hitz betegarriak erabiltzea.
Adin horretarako beharrezko lexikoa baino lexiko pobreagoa izatea.
Behin eta berriro esaldi berdinak erabiltzea eta erantzun beharreko galderetan agertzen diren hitzak erabiltzea.
Aditz denborak txarto erabiltzea.
Arazo hauen ondorioz, gizarteratze arazoak izan ditzakete ikasle hauek. Horren ondorioz, portaera arazoak sor daitezke.
Arazo hauek daudela hautematen denean, hartze eta adierazte azterketa batzuk egiten zaizkio umeari, hauek, logopeda, hizkuntza terapeuta eta neuropsikologo batek gidatuta.
Bideo honetan, hizkuntza tratamentuan umeek logopedara doazenean egiten duten ariketa bat ikusi dezakegu. Kasu honetan, Rosty izeneko txakurrak R hizkia duten hitzak ondo esaten laguntzen die umeei.
Gazteleraz "Trastorno por déficit de atención con hiperactividad" deituriko arazoak neurobiologian eta genetikan du kausa. Arazo hau ikasleen %5 - %10ek sufritzen dute, gehienbat mutilak direlarik hau sufritzen dutenak. Arazo neurologiko bat da hau, portaeran eragiten duena, eta aditasuna denbora laburrago edo luzeago batez galtzera eramaten duena. Honez gainera, egonezina ere erakartzen die ikasleei, baita ezegonkortasun emozionala eta portaera oldarkorra ere. Denbora luzez arreta mantentzeko ariketa bat egin behar badute, hau da, irakasleari entzun, testu luze bat irakurri edo idatzi, ariketa berdinak behin eta berriro egin... hauen sintomek txarrera egiten dute. Arazo honek tratamentua daukan arren, psikiatra batek bideratzea ere eskatzen du. Normalean, arazo hau duten ikasleek nagusitan ere izango dute.
Badaude sintoma batzuk aurreikusi ditzakegunak ikasleak arazo hau duela suposatzeko:
Oso goiz hasten dira oinez, eta oso bizkor dabiltza.
Irakurtzen, idazten eta matematika ariketak egiten hasten direnean arazoak dituzte, ezin baitute arreta mantendu.
Arreta faltagatik ez dute egin beharrekoa ondo egiten, beti akatsak dituzte.
Klasean eserita egon behar direnean aulkitik altxatzeko joera daukate.
Norbaitek hitz egiten diotenean, ez entzuteko joera dute, edo urduri sentitzen dira.
Ez dituzte egin beharrekoaren argibideak jarraitzen eta askotan ez dute hau arrakastaz bukatzen.
Zailtasunak dituzte dinamika lasaiak egiteko momentuan, baita hauek antolatzeko momentuan ere.
Hitz asko egiten dute.
Askotan ariketak egiteko beharrezko gauzak galtzen dituzte.
Norbaitek galdera bat egiten dionean, galdera hau amaitu baino lehen zakartasunez erantzutea.
Ezin dute beraien txanda heldu arte itxaron.
Behin eta berriro klase dinamika eteten dute.
Ikasle hauek nagusitasunera heltzen direnean, arazoak izango dituzte ikasketa akademikoekin jarraitzeko eta bizitza profesionala aurrera eramateko ere. Sozialki eta emozionalki ere ez dira egonkorrak izango, lagunartea behin eta berriro aldatuz, baita bikotea ere. Askotan erakutsiko dute portaera oldartsua eta gatazkatsua. Guzti honen ondorioz, depresio momentuak izango ditu. Hala ere, eta arazo hau txikitatik esku onean jarriz gero, egunerokotasunaren parte ere izan daiteke, arazo gutxiago emanez.
Diskalkulia deritzogun arazoa, ikaskuntza prozesuan kalkulo eta zenbakikuntza sisteman gaitasunik agertzen ez denean ikusten da. Eskolaren testuinguruan zentratzen bagara, arazo hau, matematika arloan ikusten da, gehienbat, baina baita seinaleak irakurtzerakoan edota helbideak adierazterakoen ere, gainontzeko arlo guztietan garapen edukia emanez. Honen zergatia azaltzeko, kasu desberdinak egon daitezkeela kontuan izan behar da; Adibidez, irakurtzerako orduan edo idazterako orduan ere arazoak izatea, edota lateralitate arazoren bat edo bisualen bat izatea, eta ondorioz, matematiketan arazoak izatea. Arazo hau ez da oso ezaguna, orduan, askotan dislexia arazo moduan ere diagnostikatu izan da.
Berezitasun hauek dauzkate diskalkulia arazoak dituzten ikasleek, orduan hauei adi egon behar gara diagnosia ahalik eta arinen egin ahal izateko:
Pertzeptzio arazoak edo arazo bisualak.
Amnesia arazoak.
Espazioan kokatzeko arazoak.
Gorputz eskema egiteko arazoak.
Irudiak eta hauen luzeerak eta zabalerak irudikatzeko arazoak.
Distantzia eta tamaina irudikatzeko eta azaltzeko arazoak.
Sintoma hauek izango ditu diskalkulia arazoa duen ikasleak:
Zenbakiak idazteko edota esateko zailtasunak eta ikurrak (+, -, x...) desberdintzeko arazoak.
Zenbakien adierazpena ahazteko joera.
Tablekin eta buruz egin beharreko kalkuluetan ezintasuna.
Zientzia eta geometrian arazoak problema matematikoak daudenean hasiko dira.
Bai bera eta baita objetuak espazioan kokatzeko arazoak.
Kontzeptu abstraktuekin (denbora eta espazioa) arazoak.
Eragiketen ordena gogoratzeko arazoa, baita hauek ordenean egiteko arazoa.
Zenbakien diktaketa egiterakoan errore asko.
Antsietate handia matematika irakasgaian eta ariketak egiteko momentuan.
Behin eta berriz eta nagusitasuna heltzen denean hatzekin zenbatzea.
Arazo honen kausak argitzeko, hau sufritzen duten umeen azterketa egin izan da. Azterketek erakutsi duten arabera, kausa biologikoak edo genetikoak izan daitezke.2005ean egindako azterketa batek ikusi zuen, garunean kalkulu matematikoak edo zenbakizkoak dauden gunea "lokarturik" dagoela.
4 diskalkulia mota daude, honen arazo mailaren arabera zailkatuta:
Lehen mailako diskalkulia: Garuneko gaitzen batekin lotuta dago eta kalkuluan agertzen dira zailtasunak.
Bigarren mailako diskalkulia: Ikasle batek sinbolo numerikoak txarto erabiltzen dituenean, eta hauek gogoratzeko eta hauekin ariketak egiteko zailtasunak agertzen direnean ematen da. Hizkuntza zailtasunarekin, hausnartzeko zailtasunarekin eta espazioan kokatzeko arazoekin lotuta dago.
Disametrikoa: Zenbakikuntza sistemaren ulermenaren ezintasunarekin lotuta dago, honi lotutako lexikoa ahazteko joerarekin lotuta dago, eta baita, gehiketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiteko zailtasunarekin ere.
Espazio diskalkulia: Estruktura espazialaren arabera zenbakiak ordenean jartzeko zailtasunak agertzen direnean.
Nola egin dezakegu lan diskalkuliadun ikasleekin?
Ariketa matematikoak egiteko behar beste denbora eman ikasleei, hauek ariketa ondo ikusi eta aztertu dezaten.
Estrategia batzuk landu daitezke kalkulo mentala hobeto egiteko.
Ariketa ozenki irakurtzeko eskatu, horrela, aditasuna mantenduko duelako.
Problemak eguneroko bizitzarekin lotuta egonez gero, ikasleak hobeto ulertuko du ariketa.
Ariketa orrian ariketa hori bakarrik agertzea komeni da, bestela, beste ariketekin nahastuko da.
Azterketa egiterako orduan, irakaslearen laguntza izan dezala ariketak ulertzeko eta hauetan ordena azpimarratzeko.
Pazientzia eduki behar da, baina ez zaio penaz tratatu behar. Beste ikasleei moduan tratatu behar zaio.
Bideo honetan, diskalkuliadun ikasleekin erabili daitezkeen material didaktikoak aurkitu daitezke. Ikus daitekeenez, jokoen bidezko metodologia bat da, ikasleak motibatzeko.
Disgrafia arazoak daudenean 3 motatako arazoak bereiz daitezke: alde batetik, badaude ikasleak naiz eta hitza ondo esan, hau ez dutenak zuzen idazten; beste alde batetik, badaude ikasleak hitza txarto esan eta hau txarto idazten dutenak; eta azkenik, hitza txarto esan eta ondo idazten dutenak. Laburbilduz, hitzak txarto idazterakoan esaten da disgrafia arazoak daudela. Kausak, fonologikoak izan daitezke, edo bestela lexiko edo ortografia arazoak izan daitezke. Hitz hauek idazterakoan, hitzaren sorkuntzan, honen antolaketan eta honek daukan arau gramatikalean sortzen da arazoa. Beste arazo bat, arazo motorea izan daiteke, ikusmena eta mugimenduaren artean dagoen gaitzen batengandik mugimendu finak egiteko arazoak ekarriko bailituzke, eta honetan, hitza produzitzeko arazoa.
Disgrafia daukaten ikasleek ez dute beste arazo psikologiko, sentsorial, emozional, edo sozialik. Arazo honen ezaugarrien artean hauek egongo lirateke: jarrera desegokia, materiala hartzeko modu desegokia (arkatzak, boligrafoak...), hauengan egiten den indar desegokia, eta idazterakoan arineketan aritzea edota oso motel aritzea. Grafismoaren aldetik ere, arazo batzuk aurki genitzake, adibidez, oso hizki handiak egiteko joera, hauek etzanda egiteko joera, forma desegokia egitekoa, hauen artean tarte handiegia edo oso batuak egitea, hizki ezagutezinak egitea, eta guzti honen ondorioz, testu ulertezina.
Arazo hau, 6-7 urteren inguruan antzemango litzateke, idazten ikasten duten momentutik aurrera egin beharreko garapenean ezintasunen bat ikusten denean. Diagnostikoa lehenago egitea ez litzateke aproposa izango, umearen garapenaren faseak kontuan hartu behar baitira.
Disortografia dagoenean, atzerapenen bat dagoen seinale da. Hau da, ortografian arazoak agertzen dira, normalean irakurtzeko gaitasunean gaitzen bat dagoelako. Disortografia arazoan bi maila bereiz daitezke, alde batetik disortografia txikia eta beste alde batetik, disortografia larria. Disortografia txikia denean, ikaslearen arau gramatikalen arreta faltagatik izan daiteke, askotan, artikuluen gabezia, pluraletan arazoak izatea edota ortografia akatsak izatea. Baina hau larria denean, ikasleak hitzak ez ditu jartzen edota hitz barruan hizkiak lekuz aldatzen ditu edo ez ditu jartzen.
Arazo hauen kausak, lateralizazio arazoak, arazo motoreak, pertzepzio arazoak, ikaslearen izaera eta arazo emozionalak eta honen jarrera izan daitezke.
Dislexia hitza etimologikoki hizkuntzaren arazoekin lotuta dago. Gaur egun, irakurtzeko dauden arazoekin lotzen da, ordea, irakurtzerakoan ikasleek ez dituzte hizki batzuk edo beste batzuk diren desberdintzen. Irakurtzeko zailtasun hauek dituzten ikasleek ez dute arazo psikologiko edo fisikorik hau azaltzeko, gainera, normalean ikasle adimentsuak izan ohi dira.
Dislexiaren gainean eginiko azterketa batzuk erakusten dutenez, hau sufritzen duten ikasleak gizartearen %10 - %15 dira, bai mutilak edo bai neskak. Honen gainean ez dago faktorerik azalpenik ematen digunik. Kasu batzuetan, ordea, herentziaz igarotako arazo bat izan daiteke. Neurologoen teoria batzuk diotenez, garunaren eskumako aldeak izan dezake honetan zerikusirik, non ikusizko informazioa prozesatzen den. Alde honek ez dio garunearen ezker aldeari, hizkuntza sortzen den aldeari, beharrezko informazioa transmititzen, eta horregatik ikasleak prozesatzen duen informazioa ez da zuzena.
Dislexiaren inguruan, mota desberdinak aurkitzen dira; eskuratutako dislexia (garuneko min baten ondorioz sortzen dena), eboluzionatu den dislexia (betidanik egon dena eta arrazoirik aurkitu ez dena) eta irakurmenaren atzerapena ( ikasleak adimen murritza duenean).
Dislexia ebolutiboa dutenen kasuan, sintoma nagusia zein den kontuan izanda, 2 mota desberdin egon daitezke; dislexia fonologikoa (ikasleak ezagutzen duen hitza modu globalean irakurtzen du, hau sortzen duten zatiak kontuan izan gabe. Ondorioz, hitz berriak edo asmatutakoak irakurtzeko zailtasunak izaten ditu. Hau dela kausa, lexiko aldetik akatsak sortzen ditu, hitz deribatuetan akatsak egiten ditu, eta batzutan ikusitakoan ere hutsegiteak izaten ditu). Eta azaleko dislexia (Bide fonologikoa erabiltzen du ikasleak nagusiki, hau da, silabak bakarrik irakurtzen ditu. Ikasle hauek arazoak izango dituzte idatzitakoa eta irakurri beharreko hitzak bat egiten ez dutenean, adibidez ingelesean (write, hall...), edo gaztelanian U -g- edo -q- eta beste bokal baten artean dagoenean (guerra, quedar...). Azkenik, hizki hauek beraien artean desberdintzeko arazoak dituzte: g/j, k/c/qu, ll/y, b/v eta c/z.
Arazo hau duten ingelez ikasleek, euskera edo gaztelera hitz egiten duten ikasleek baino arazo larriagoak izango dituzte ikaskuntzan, hizkuntza hauek duten gardentasunagatik. Horrela, hizkuntza batean edo bestean arazo hau sufritzeak larritasun maila bat edo beste bat izango du, eta honen diagnostikoa lehenagoa edo berantiarragoa izango da.
Bideo honetan argi azaltzen da Dislexia zer den, dislexiak maila bakoitzean izan dezakeen arazoa zein den, noiz ikusten den dislexia dagoen ala ez, irakaslearen eta eskolaren papera zein den, eta zein estrategia eman daitezkeen kasu honetan:
Ondorengo bideo honetan, dislexia arazoa duen mutil baten historioa kontatzen da komiki formatoan. Nahiz eta ingelesez egon, oso ondo ulertzen da. Bere sentimenduak eta gainontzekoek berari buruz pentsatzen dutena argi erakusten du bideo honek, eta diagnosi baten garrantziaz konturatzen gara.
Hasteko, ikasleek hizkuntzan arazoak izan ditzakete. Arazo hauek dituzten ikasleek ulermenean, hizkeran, adierazpenean eta irakurmenean arazoak izango dituzte. Arazo hau oso txikitatik ikusi daiteke, 12-14 hilabeterekin adibidez, umeak esandakoa ulertzen ez badu eta ondorioz honi kasurik egiten baldin ez badio edo proto-hizkuntzarik garatzen baldin ez badu; 2 urterekin ezarritako hizkuntza garatzen hasi baldin ez bada; 3 urterekin esandakoa ulertzerik ez badago edo oraindik esan nahi duena keinuen bidez adierazten baldin badu... Hau gertatzen dela ikusiz gero, umea pediatrarengana eramatea komeni da. Arazoen artean, hauek egon daitezke:
Disfonia; alterazio bat dago ahotseko tinbrean; Dislalia: fonemak edo soinuak alterazioa daukatenean, batzutan soinu batzuk alde batera usten dira. Disfasia: hizkuntzaren gaitasuna lortu ez denean, ez ulermenean, ezta honen ekoizpenean ere; Afasia: Garuneko gaitzen batek hizkuntzan eragiten duenean; Totelkeria: Hizkuntza zuzentasunez erabiltzeko arazoak agertzen dira, hau da, soinuak errepikatzen dira, askotan blokeoa sortuz; Farfaila: Hizkuntza modu oso azkarrean erabiltzen da, orduan, hitzak eta soinuak desagertzen dira. Ondorioz, ulermen arazoak ematen dira.
Ikasleek, pertzepzio arazoak ere izan ditzakete, hau da, ikusmen arazoak (miopia, hipermetropia, astigmatismo, presbiopia, daltonismoa, ambliopia, estrabismoa) edota entzute arazoak izan ditzakete (otitisa, gortasuna, zorne-jarioa, argizari tapoiak etabarrak direla kausa). Arazo hauek daudela ere kontuan izan behar da, urtero azterketak eginez eta espezialistaren laguntzaz hauei aurre egitenez.
Arazo sozio-emozionalak ere izan ditzakete ikasleek. Arazo hauetan faktore desberdinek parte har dezakete, adibidez, familiartekotasuna, bizi den testuingurua, honek hartzen duen afektibitate maila, ingurukoekin harremanak izateko dituen zailtasunak... guzti honek ikaslean eragina du. Honez gain, ikasleak arazo akademikoak dituela antzeman egiten du, eta honek, frustrazioa, asaldazioa, sentimentu ezkorrak eta autoestimu bajua sortzen dizkio. Sentimendu hauek portaera arazoak ere ekar ditzakete, autokontzeptu bajua, motibazio falta, portaera eroa, pertseberantzia falta, dependentzia edota obsesioa, besteak beste.
Ikasleek memoria falta ere izan dezakete, hau kontzentrazio faltaren ondorioa izan daitekeelarik. Arazo honen ondorioz, ikasleak ez ditu barneko eskemak ondo definituta, dena ahazten baitzaio, eta ondorioz, informazio berria ulertzeko arazoak ditu. Informazioa ez da buruan gordetzen. Hau lotuta egon daiteke hizkuntza gaitasun pobrearekin.
Ikaskuntza prozesuan arazoak, informazioa ulertzerako orduan, hau gogoratzeko orduan eta erantzuna emateko orduan eman daitezke. Arazo hauek duten ikasleek arazo larriak izan ditzakete: entzuteko, adi egoteko, hitz egiteko, irakurtzeko, idazteko, arreta arin galdu dezakete eta arazo matematikoak konpontzeko ere arazoak izan ditzakete.
Arazo hauek txikitatik daude, baina asko ez dira hautematen eskola garaia hasi arte, 5. urte inguruan.
Baina nola detektatu klasean arazoren bat duten ala ez?
Ikaslearen jarrerak berari buruzko informazio asko emango digu, baina horretarako oso adi egon behar gara. Goiz hautematen badira arazo hauek, ikaslearen garapenerako onuragarri izango da. Ikaslearengan faktore hauek ematen baldin badira, arazoren bat duten seinale izango da:
1) Ulertzeko zailtasunak eta lanak eta azalpenak jarraitzeko zailtasunak ditu.
2) Norbaitek esandakoa gogoratzeko zailtasuna du.
3) Zailtasunak ditu oinarrizko gaitasunetan, hau da, irakurtzerakoan, idazterakoan eta arazo matematikoetan.
4) Zailtasunak ditu eskuina eta ezkerra bereizteko momentuan, baita hitzak identifikatzeko eta hauek modu ordenatuan jartzeko orduan ere.
5) Mugimenduetan koordinazio falta du, bai ibiltzeko, bai kirola egiteko, baita oinetakoen zinta lotzeko momentuan.
6) Materiala galtzeko erraztasuna du.
7) Denbora kontzeptua ulertzeko zailtasunak ditu: atzo, gaur eta bihar nahasten ditu.
8) Oso erraztasun handiz haserretzen da.
Nahiz eta aurrerago gai honi buruz sakonago landu, diapositiba hauek laburpen bat eskeintzen dute, ikaskuntza prozesuaren arazoen historiatik hasita, arazo motak azalduz, dislexia, diskalkulia, disgrafia eta garuneko arazoak zer diren azalduz, hauek nola antola daitezkeen eta zeintzuk faktorek parte hartzen duten azalduz eta azkenik kausak emanez:
Teoria hauek oso ondo daude garapenaren eta ikaskuntza prozesuaren bidea hobeto ezagutzeko, hala ere, bide luze horretan arazoak ager daitezke. 3 teoria daude Ikaskuntza prozesuaren gabeziak zergatik ager daitezkeen azaltzen dituztenak:
1) Teoria neurofisikoa: Neurofisiologia aztertzen dutenek, garuneko alderdi bakoitzak ikaskuntza prozesuan duen egitekoa aztertzen dute. Doman, Spitz, Zucman eta Delacato (1967) aztertzaileen arabera, burmuineko gaitzen bat duten gizabanakoek garapenean eta ikaskuntzan ez dute eboluziorik izango.
2) Teoria genetikoa: Arazo batzuk belaunaldiz belaunaldi transmititzen direla dion teoria da hau.
3) hutsuneen eta atzerapenen teoria: Kasu hauetan atzerapena dago heldutasunean eta honekin batera adimenean. Arazo hau duten ikasleek atzerapen larriak izango dituzte akademikoki, memorizazioa eta ezagutzaren antolaketa egiterakoan zailtasunak izango dituztelako.
Ikaskuntza prozesuaren bitartez gaitasunak, trebetasunak, ezagutzak, jokabideak eta baloreak eskuratzen dira, ikerketa, esperientzia, heziketa, arrazoiketa eta behaketa direla medio. Ikaskuntza prozesua gizakiak duen funtzio mentalik garrantzitsuena da, eta hau, jasotako heziketarekin eta garapen pertsonalarekin lotuta dago; hau da, prozesu honetan, gizabanakoak esperientzien eta ikasketa desberdinen bitartez bere izaera behin eta berriz aldatzen du.
Informazioa hartu, prozesatu, ulertu, eta azkenik, testuinguru desberdinetan erabiltzen duenean, ikaskuntza prozesua eman dela esan daiteke. Honetaz gain, eta denbora aurrera joan ahala, informazio hau analizatzeko, sintetizatzeko eta baloratzeko gaitasuna ere lortuko lirateke. Prozesu hau testuinguru sozial eta kultural desberdinetan ematen da, eta horregatik, gizabanako bakoitzak eskema mental desberdinak ditu.
Guzti hau lotuta dago memoriarekin, eta nola ez, garunarekin. 3 sistemen interakzio etengabea gertatzen da: afektibitate sistema, sistema kognitiboa eta sistema adierazkorra. Ikaskuntza prozesu hau eman ahal izateko, 4 faktore garrantzitsu eman beharko lirateke: adimena, hasierako ezagutzak, esperientzia eta motibazioa. Guzti hauek badaude, ikaskuntza prozesua aberatza izango da. Aldi berean, prozesu desberdinak daude, non ikasleek operazio kognitibo anitzak egiten dituzten: datuen hartzea, informazioaren ulermena, informazio hau denbora luzez gordetzeko ahalmena eta ezagutzen transferentzia.
Pedagogiak, ikaskuntza mota desberdinak daudela esaten digu, besteak beste: hartzailea, aurkikuntzazko ikaskuntza, errepikapenaren bidez sortzen den ikaskuntza eta ezkutuan dagoen ezagutza. Eta psikologiak 2 teoria desberdin daudela adierazten digu:Alde batetik teoria konduktista (Pavlov-en baldintzapen klasikoa, Skinner-en konduktismoa eta errefortsua) eta teoria kognitiboa (Bruner-en aurkikuntza bidezko ikaskuntza, Ausubel eta Novak-en ikaskuntza esanguratsua, kognitismoa, Piaget-en konstruktibismoa eta Vigotsky-ren sozio-konstruktibismoa).
Baina zer gertatzen da prozesuaren momenturen batean hutsen bat badago? edo ikaskuntza prozesua gertatzeko baldintzak egokiak baldin ez badira?
L.S Vygotski-k Aprendizaje y desarrollo intelectual en la edad escolar artikuluan azaltzen duen moduan, umearen garapen eta ikaskuntza prozesua 3 kategoriatan bana daiteke:
1) Ikaskuntza prozesua eta garapena bakoitza bere aldetik doaz: Piaget-ek esaten duen moduan, umearen pentsamenduaren garapena, ikaskuntzaren prozesutik bereizita doa. Orduan, teoria honen arabera, ikaskuntza kanpo prozesu bat da, eta nahiz eta garapenean parte hartze aktiboa ez izan,eta honetan aldaketarik ez sortu, ikaskuntzak garapenaren emaitzak erabiltzen ditu. Eskola garaia amaitu baino lehen, garapen prozesua heltze maila konkretu batera heldu behar da,umeak ezagutza eta ohitura batzuk hartu ahal izateko. Hau lortu eta gero, ezagutza lortzeko ez da arazorik egongo.
2) Ikaskuntza garapena da: James-en arabera, hezkuntza honela definitu daiteke: portaera, ohituren eta ekintzen antolakuntza bat. Honek dion arabera, garapena ekintzen metaketa da. Teoria honetan, garapena eta ikaskuntza prozesuak paraleloki doaz,orduan, ikaskuntzaren etapa bat, garapenaren etapa batekin erlazionatuta egongo da. Beste teoriarekin konparatuz, hemen, aldiberekotasun bat egongo litzateke.
3)Teoria honek, aurreko bi teoriak batzen ditu, orduan, garapenaren teoria dualista da. Adibide moduan, Koffka-ren teoria daukagu. Honek dion moduan, umearen garapen mentala 2 prozesuek karakterizatzen dute, lotuak dauden arren eta elkar eragina duten arren, izate desberdinak dituztenak. Ildo honi jarraituz, teoriak esaten duen moduan, alde batetik heltze prozesua egongo litzateke, nerbio-sistemak baldintzatzen duena, eta beste alde batetik, ikaskuntza egongo litzateke, garapenaren prozesua izango litzatekeena, Koffkaren esanetan.
3 teoria hauek indarrean dauden arren, badaude beste teoria batzuk, hauen alde edo kontra egiten dutenak, edo beste hari bat jarraitzen dutenak. Psikologoen eta pedagogoen esanetan, adibidez, garapenean zehar eskuratutako ezagutzek, gaitasunak gehitzen dituzte. Gaitasun hauen artean, behaketa, arreta, memoria eta arrazoitzeko gaitasuna egongo lirateke. Diotenez, gaitasun bat hobetuz gero, gainontzeko gaitasun guztiak garatzen dira, eta honekin batera bakoitzaren ahalmenak ere garatzen dira.
Blog honen bitartez, ikasleen munduan sartuko naiz, zehatzago esanda, ikasleek ikasteko orduan izan ditzaketen arazoak aztertuko ditut. Ikasle guztiak berdinak ez direla abiapuntu izanda eta askok gabeziak izango dituztelakoan, hau azaldu nahiko nuke. Nire ustez, irakasle modura arazo (askotan fisikoak eta askotan psikologikoak) hauek lehenbailehen diagnostikatu behar ditugu, horrela, honi konponbidea eman eta ikasleak ahalik eta normaltasun handienarekin garatzen joan ahal izateko.
Kaixo, ni Itsaso naiz, 25 urte ditut, Bermeotarra izatez baina orain dela bi urte Bilbora joan nintzen bizitzera. 2008 an Ingeles Filologian Lizentziatu nintzen eta lanean nabil orduz geroztik, Bigarren Hezkuntzan Ingelera klaseak ematen. Hezkuntza mundua gustukoa dudanez, Lehen Hezkuntzako Gradua ere egitea pentsatu nuen, horrela, mundu honetan aukera gehiago eduki ahal izateko.